Natura da gizartearen ongizaterako eta oparotasunerako oinarri ezinbesteko bat. Hala ere, Lurrak  daukan ingurumen arazo nagusia biodibertsitatearen galera da, klimaren aldaketarekin batera. Gizarte aurreratua eta garatua garen heinean, joera hau aldatu egin beharko genuke. Europak estrategia berri bat abian jarri du, Europako Biodibertsitate Estrategia 2020, epe berri bat ezarriz biodibertsitatearen galera gelditzeko, eta helburu horrekin bat egin du 2012an Udalbatzak aho batez.

Esfortzu esanguratsua egin dugu azken hamarkadan udalerriko biodibertsitatearen egoera ezagutzeko. Ba al zenekien gutxienez 870 landare-, 103 hegazti- eta 37 ugaztun-espezie aurkitu dituztela ikerlariek Bergaran? Eta landare eta animalia horietatik 50 direla gutxienez legez babestutakoak, irauteko zailtasunak dituztelako? Eta habitat babestuak ere baditugula? Orain, horiek guztiak kontserbatzeko ekintzak garatzeko unea iritsi da. Eta horretan dihardugu.

  • Gerriko Berdea osatu
  • Deba ibaiarekin konpromisoa
  • Pagola-Loidi: kontserbatu beharreko altxor bat