Udal gobernuaren jardunaren gardentasuna eta herritarrei informazioa ematea funtsezkoak dira. Eta Udalarentzat ezinbestekoa da herritarren arteko berdintasuna eta pertsona guztien ongizatea bermatzea; hori da Udalaren eginbehar nagusienetako bat.

Hortaz, hori gizarteratzeko Udalak txosten mardula egin du, hemen eskuragarri dagoena: 2018_gizarte_zerbitzuak_txostena_interaktiboa.pdf

Lehenik eta behin, Bergararen deskribapen orokor bat azaltzen da: biztanleria, generoa, adina, mendekotasuna, RGI, langabezia... ren gisako kontzeptuak jasotzen dituena.

Azaldu beharra dago Bergarako Udalaren kasuan Enplegu eta Garapena alorra Ongizatearen barruan kokatzen da. Hala, arlo ekonomikoak ere lekua dauka txostenean.

Artatu den jendearen profila ere jasota dago. Zentzu horretan komeni da azpimarratzea, askotan kalean egoten diren txutxumutxuak ezeztatzeko moduko datuak jaso direla. Izan ere, 2018an 8.305 pertsona artatu dira; eta horietatik 266 pertsona lehenengo aldiz hurbildu dira Gizarte Zerbitzuetara. Bada, artatutako guztien artean %87k jatorria Euskal Herrikoa edo Espainiakoa daukate; aldiz, atzerriko jatorria dutenak %13 dira bakarrik. 

Gizarte Zerbitzuek 2018an izan duten gastuari dagokionez, 1.800.000 eurokoa izan da 2018koa, udal gastuaren %7,34. 2017koarekin alderatuta, Gizarte Zerbitzuen gastua %2,21 jaitsi da 2018an. Horren arrazoi nagusia da 2018tik Mizpirualde egoitza Kabia erakundearen esku gelditu zela; hortaz, Udalak ez du horren gastua gain hartzen.

Harremanetan jartzeko

Ongizateko teknikariburu Xabier Legorburuk gogora ekarri du Ongizate Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko bide asko daudela.

-E-postaz: ongizatea@bergara.eus

-Telefonoz: Bergaratik 010 zenbakira deituta eta 1210 luzapena erabilita. Edo Bergaratik kanpo 943 779100 zenbakira deituta eta 1210 luzapenarekin.

-Bergara.eus webgunearen bitartez.

Horrez gain, Ongizateko zinegotzi Ainhoa Letek azaldu du hirugarren adinarena erronka handia dela eta horrek eskatutako duela datozen urteetan esparru horrekin lotutako lanketa berriak egitea.

Era berean, aurreratu du Berdintasuna Ongizatetik aterako dela, berau indartu eta Udalean eta herrian duen transbertsalitatea hobeto garatzeko.

2018ko memoriaren laburpena etxez etxe banatuko da laster: memoria_esku_orria_2018_1.pdf

Departamento: