2022ko uztailaren 3an San Martzialgo zelaian irekiko den kantinaren eta jarriko den txosnaren ustiapena adjudikatzea da deialdi honen xedea.
 
Bergarakoak izan eta irabazi asmorik ez duten kultur edo kirol elkarteek, herri-taldeek eta ongintzako elkarteek aurkez ditzakete eskaerak, eta baita ere Bergaran delegazioa izan eta udalerrian urtean zehar herritarrei zuzendutako ekintzak burutzen dituzten elkarteek, lehentasuna izango dutelarik  kultura, kirola, hezkuntza edo irakaskuntza  eta ongintza helburu dituzten herriko taldeek, baina betiere azken hauek aurreko urtean San Martzial egunean txosnaren edo kantinaren adjudikazio-hartzaile izan ez badira. 
Adinez nagusia den eta jarduteko gaitasun osoa duen pertsona batek sinatu beharko du eskaera.
Eskaera idatziz aurkeztuko da horretarako honi erantsitako inprimakia derrigorrez erabilita.
Eskaera aurkeztearekin soilik ulertuko da txosnaren jardueraren erantzukizun osoa eta baldintzak betetzearen erantzukizuna eskatzaileak bere gain hartzen duela.
Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 21ean 12:00etan bukatuko da, eta udaletxeko B@Z zerbitzuan aurkeztu beharko dira.
 
Fecha y hora límite de solicitud: 
2022-06-21, 12:00etan
Ficheros: 
Responsable de Departamento: