Bergara hobetzeko "Ideia zaparrada" lehiaketa antolatu du Udalak
Enviado por gandrinua en Lun, 2013-09-09 16:20
Krisi garaian gaude eta baliabideak urriak direla kontuan hartuta, Udalak uste du pertsonen sormenak asko lagun dezakeela egoerari aurre egiten. Hala, abian jarri du "Ideia Zaparrada Bergaran: nola edo zertan hobetu Bergara?" lehiaketa. Interesatuek urriaren 21a arte dute aukera ideiak eta proiektuak aurkezteko.