NONDIK GATOZ ETA NORA GOAZ?

2018an Bergarako udalerriak herri-gutuna jaso zuela 750 urte beteko dira. Urteurren esanguratsu hori merezi duen bezala gogorarazteko, hainbat jarduera eta ekimen abiarazten dihardute Udalak eta hainbat herritarrek; ekintza horietan gure historia, lorpenak, izaera eta komunitate-indarra jasoko dira. Era berean, urteurrenak balioko du erakusteko zer izan den Bergara iraganean, nolakoa den gaur egun eta norantz goaz.

Udalerriaren historia laburbiltzen duen dokumentu garrantzitsua sortu da, gure historiaren mugarri garrantzitsuenak jaso eta hemendik aurrera ikertzen jarraitzeko abiapuntua ere badena.

Eusko Ikaskuntzako Lourdes Odriozola Oyarbide Historian doktoreak gauzatu du, baina gidaritza eta ekarpenak Bergarako herritar talde baten eskutik izan dira.

Jaitsi hemen liburuxka PDF formatuan edo eskuratu liburuxka fisikoa Udal Artxiboan, Laboratorium Museoan edo Udal Liburutegian.

Urteurreneko pintxoa

Urteurrenaren baitan herritar eta bisitarien artean gustu ona utziko duen pintxoa egiteko ideia sortu zen. Hala, herriko hainbat elkarte gastronomikok Udalaren erronka hartu eta pintxo lehiaketa antolatu dute.

Bergarako kirolaren historia batzen duen argazki erakusketa ikusgai dago Agorrosinen

Udalerrian egon izan diren kirol diziplina guztiak batu dituzte 62 argazkitan; eta protagonista guztien izen-abizenak jasota daude.

Herriko sei kirol diziplinak Bergara Hiria ekimena burutzeko hitzarmena sinatu dute Udalarekin

BKEko Pilota, Eskubaloia, Saskibaloia eta Futbola; eta Lokatza Txirrindularitza Taldea eta Burdinola Irristaketa Kluba dira txapelketak antolatu dituztenak.

Orriak