NONDIK GATOZ ETA NORA GOAZ?

2018an Bergarako udalerriak herri-gutuna jaso zuela 750 urte beteko dira. Urteurren esanguratsu hori merezi duen bezala gogorarazteko, hainbat jarduera eta ekimen abiarazten dihardute Udalak eta hainbat herritarrek; ekintza horietan gure historia, lorpenak, izaera eta komunitate-indarra jasoko dira. Era berean, urteurrenak balioko du erakusteko zer izan den Bergara iraganean, nolakoa den gaur egun eta norantz goaz.

Udalerriaren historia laburbiltzen duen dokumentu garrantzitsua sortu da, gure historiaren mugarri garrantzitsuenak jaso eta hemendik aurrera ikertzen jarraitzeko abiapuntua ere badena.

Eusko Ikaskuntzako Lourdes Odriozola Oyarbide Historian doktoreak gauzatu du, baina gidaritza eta ekarpenak Bergarako herritar talde baten eskutik izan dira.

Jaitsi hemen liburuxka PDF formatuan edo eskuratu liburuxka fisikoa Udal Artxiboan, Laboratorium Museoan edo Udal Liburutegian.

Bergararen 750. urteurreneko ikuskizuna irailean egitea espero da

Eguraldiaren eraginez atzeratu behar izan da; eta parte-hartzaile guztiak elkartuko dira iraileko data bat zehazteko asmoz.

Guztia prest ekainaren 29an San Martin Agirre plazan egingo den 750. urteurreneko ikuskizunerako

330 herritar inguruk parte hartuko dute Bergarako historia errepasatuko duen diziplina anitzeko emankizun erraldoian.

Bergararen 750. urteurrena da herriko eragile askoren artean landutako emaitza

Udalak 750. urteurrenari begira herriko hainbat eta hainbat eragile lantzen dabiltzanari buruzko aldizkaria prestatu du; egunotan etxe guztietara helduko da.

Orriak