Jaiotza: 
1 564
Heriotza: 
1 622

Bergaran jaio zen 1564an. Jesuita. Peruko indiarren zibilizatzaile miresgarria. 1579an sartu zen Jesusen Lagundian. 1585ean Perurantz abiatu zen itsasontziz. 1588an San Martin ikastetxeko errektore izendatu zuten, eta 24 urte egin zituen lan horretan. Geroago, Arequipako ikastetxeko errektore izan zen 1612 eta 1615 tartean. Ordutik, eta 1622ra bitartean, Peruko indiarren artean idolatria ezabatzen jardun zuen eta, horrela, ikastetxea eraiki zuen indiarrentzat eta zuzentze-etxea xamanentzat.

Bi bidaia egin zituen Europan barrena: 1601ean bata, eta 1622an bestea. Bigarren bidaian, ekaitzak bere ontzia eta berekin zihoazen gainerako ontziak jo, eta bertan suntsitu zituen. Aita Arriaga, bere apaiz-zereginak heroien moduan bete ondoren itsasoan galdutakoekin, hil egin zen lemaren gainean, gurutzea eskuetan zuela.

Lan hauek idatzi zituen: Kempis religioso; Extirpación de la idolatría de los indios del Perú; Ejercicios espirituales; Directorio espiritual; Vida del V.P. Diego Alvarez de Paz.