Ospakizunetan ere Bergaran tradizioak eta modernitateak bat egiten dute: galdutako elementuak berreskuratu, berriak txertatu, ekimen berritzaileak abiatu... horrela mantendu ditu bizirik garai bateko jaiak Bergarak.

Bizi biziak eta oso maitatuak. Bestalde, hiri kutsua izan arren, edo izanagatik, ganadu feria nabariak ospatzen dira gurean. Hala nola Elosukoa edo Erramu Zapatukoa. Gainera, berrikuntzen artean, sukaldaritza tradizionalak (gozogintzak) behar duen tokia ematen jakin du Bergarak. 

 

2018ko Uztaila
Uztailak 1, Igandea
San Martzialgo erromeria
2018ko Abuztua
Abuztuak 16, Osteguna
San Roke, Bergarako patroia
2018ko Iraila
Irailak 16, Igandea
San Martin