Gutun honen bidez aniztasun eta bizikidetzaren inguruan gure herrian zabaldu dugun eztabaida parte hartzailearen berri eman nahi dizuegu eta, bide batez, bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Migrazioak Bergarako eta Euskal Herriko idiosinkrazioren zati dira eta izan dira. Udalerri honetako herritarrak gara, bizitza konpartitzen dugu, gure jatorrizko tokia udalerri hau izan edo ez, orain parte gara eta denon artean eraikitzen dugu egunez egun.

Bergarako Udalak ulertzen du herritarrek parte hartzeko eta elkarrizketak izateko bideak ireki behar direla, aniztasuna eta bizikidetza aztertzeko guneak; eta prozesu horren ondoren zure perspektibak, zuenak eta guztionak batera jar ditzagun.

Horregatik, orain ireki dugun prozesu hau integratzailea eta, batik bat, parte hartzailea izatea. Ezinbestekoa dugu hausnartzeko, elkartzeko eta elkarrizketarako guneak sortzea; horrela, guztion artean antzeman ditzagun elkarbizitza zaildu dezaketen puntu gatazkatsuak eta baita, batik bat, hobetzeko aukerak eta irtenbideak ere; azken finean, aniztasuna elkarri aitortzea horretarako bide izan dadila.

Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, zuekin konpartitu nahi dugu ekimen hau. Bizikidetza eta bazterketarik gabeko begirunea oinarri izango dituen gune berri bat eraikitzera animatzen zaituztegu.

Lehen bilera-eguna:

Eguna: martxoak 17
Ordua: 19:00
Tokia: Kultur Etxea

Ezin bazarete agertu, eskertuko genuke deitzea edo idaztea: Tf.: 943 779165 edo iamozarrain@bergara.eus