“El Borracho Burlado” opera komikorako sarrerak salgai
komunikazioa-k Al, 2015-02-16 13:03-n bidalia
Bergarako musikazale talde batekoek eta Udalak martxoan ikusgai izango den "Mozkorra Parregarri" (“El Borracho Burlado”) opera komikoa antolatu dute. Sarrerak internetez erosteko egin klik hemen (Internet bidez sarrerak otsailak 18tik aurrera erosi ahalko dira).
Era berean, emanaldietarako sarrerak salgai egongo dira Kultur Etxean, Pikuperen bulegoan, Lazkano eta Lombide oinetako dendetan eta interneten www.bergara.eus helbidean.
OHARRA: Mozorro Bazkaria bertan behera geratu da
komunikazioa-k Og, 2015-02-12 13:45-n bidalia
Aurreikusita zegoen gutxieneko sarrera kopurua saldu ez denez, otsailak 14ean Ikastolako gimnasioan ospatzekoa zen Mozorro Bazkaria bertan behera geratu da.
Simon Arrieta margolaria jaio zeneko mendeurrena
komunikazioa-k Al, 2015-02-09 13:05-n bidalia
Gaur 100 urte jaio zen Simon Arrieta, bergarako margolaria, eta urtemuga ospatzeko, Bergarako Artisten Elkarteak (BEART), Bergarako Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Migel Angel Elkoroberezibar herriko ikertzailearekin elkarlanean, 2015erako egitarau zabala prestatu du.
2015 guztian zehar ekintza ezberdinak antolatu, nagusiki, lau lan ildoren inguruan:
SIMON ARRIETAREN LANEN INBENTARIOA
Aratusteetarako programa ikusgai eta ekitaldietarako sarrerak salgai
komunikazioa-k Az, 2015-02-04 08:21-n bidalia
2015eko Aratusteetako egitaraua ekintzaz beterik dator eta ez da aspertzeko astirik izango.
Aurtengo berrikuntza aipagarriena aratusteetako martitzeneko Herri Batukada izango da, herriko elkarte eta eragile ezberdinak Udalarekin elkarlanean prestatutako ekimena. Bergarako Udal Musika Bandak eta Orkestra Sinfonikoak Kabaret ikuskizuna eskainiko dute ostiralean 22:30ean Udal Pilotalekuan. Eta, etxeko txikienentzat, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen “Txo Mikmak txikia” emanaldia izango da larunbatean 15:30ean nahiz 18:00ean.
Instrumentuak prestatuta… Herri Batukadako entseguetarako prest!
komunikazioa-k Al, 2015-02-02 10:08-n bidalia
Instrumentuak egiteko tailerren ostean, prest dago dena Aratusteetako Martitzenean egingo den Herri Batukadako entseguak egiteko. Musika Eskolak gidatuta egingo dira datozen egunetan:
Otsailak 3 eta 10 (asteartea), 19:00etatik 20:00etara udaletxeko Pleno Aretoan
Otsailak 5 eta 12 (osteguna), 18:00etatik 19:00etara udaletxeko Pleno Aretoan
ENTSAIO OROKORRA: Otsailak 16, astelehena, 18:00etan Seminarioko karpan.
Otsailak 17, musika eta kolorea herriko kaleetan barrena
Herri Batukadarako instrumentuak egiteko tailerrak
komunikazioa-k Or, 2015-01-30 15:04-n bidalia
Udala herriko hainbat elkarte eta eragilerekin elkarlanean, Herri Batukada antolatzen ari da Aratusteetako Martitzenerako. Aratusteetako egun hau girotzeko eta kolorez betetzeko, Musika Eskola, Bedelkar, Jardun Euskara Elkartea, Bergarako tabernariak eta Udala gogoz eta ilusioz beterik ari dira ekimen berri hau prestatzen herriko ume, gazte zein helduentzako.
Eguna iritsi bitarteko prestaketa lanak: instrumentuak eta entseguak
Otsaileko Kultura Gida
komunikazioa-k Og, 2015-01-29 10:49-n bidalia
Urtarrileko Kultura Gida argitaratu da
komunikazioa-k Or, 2015-01-02 17:41-n bidalia
Ikus hemen gida kg_urtarrila15.pdf
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 66
- 67
- 68
- 69
- 70
- 71
- 72
- 73
- 74
- …
- hurrengoa ›
- azkena »