San Martzial festak iritsi dira eta Bergaran dena prest dago jaiak ospatzeko. Ostegunean hasiko dira ekintzak, goizeko 7:00etan kanpaien jotzea izango da Santa Marina parrokian eta ondoren, 7:30ean bertatik San Martzialera igoera egingo da, Letania errezatuz. San Martzialeko meza ondoren, txokolatea izango da bertaratuentzat San Joxepe elkarteak prestatuta. Larunbatean 18:30ean buruhandi eta erraldoien kalejira egingo da herriko kaleetan barrena, Udal Txistulari Bandak lagunduta. Eta, ondoren, Bergarako Orfeoiaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da Errekalde parkean 20:00etatik aurrera.

Igandean goizeko 9:30etatik aurrera ekitaldiz josita egongo da eguna: musika, San Martzialera igotzea gurdiarekin, meza nagusia, dantza emanaldiak, herri kirolak, ume eta gaztetxoentzat jolasak, erromeria Laket taldearekin, e.a. 

Hona hemen egitarau osoa;

Arloa: