Bergarako Udalaren Euskara zerbitzuaren diru-laguntzak eskatzeko epea irailaren 15ean bukatuko da

Urtero egin ohi duen bezala, Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak diru-laguntzak emango ditu ondokoen inguruan:

• Udako Euskal Unibertsitatean (UEUn) parte hartzeagatik diru-laguntza.

• Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten dutenentzako diru-laguntza.

• Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzen duten bergararrentzako diru-laguntza.

Orriak