Diru-laguntzak garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintzak hobetzeko programak abian dituzten gobernuz kanpoko erakundeentzat izango dira.

Bergarako Udalak Gobernuz kanpoko erakunde edo instituzioentzako 52.600 euroko diru-laguntza du prest.

Diru kopuru hori bi multzotan banatuko da: kopuru horren %95 garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalak hobetzeko helburua duten programen ekintzak laguntzera zuzenduko da. Gainontzeko %5 aipatutako ekintzekiko Bergarako herritarren interesa sortzeko egingo diren ekintzak laguntzeko erabiliko da.

Epea irailaren 29ra arte zabalik

Diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago eta irailaren 29ra arte iraungo du. Interesatuek diru-laguntzak eskatzeko oinarriak hemen eta Udaleko Gizarte Zerbitzu Sailean dituzte eskuragarri .