Sokamuturra udaletxeko balkoitik ikusteko aukera eskainiko du Udalak
Bergarako Udala-k Or, 2024-09-06 10:10-n bidalia
Bergarako Udalak San Martin jaietako sokamuturra udaletxeko balkoitik ikusteko aukera eskainiko du irailaren 15ean eta 16an, 9:00etatik 10:15era bitartean. Horretarako zozketa bat egingo du izena eman dutenen artean irailaren 10an, 12:00etan, eta, ondoren, zozketako irabazleen izenak www.bergara.eus web orrian argitaratu beharko dira. Zozketan irteten direnak, pertsona bat gehiago eraman ahalko du.
Bergarako Udalak hiru laguntza aurkeztu ditu Euskararen arloan
Bergarako Udala-k Az, 2024-09-04 07:59-n bidalia
Josu Alonso Oregik eskuratu du Maria Oianguren ikerketa-saria
Bergarako Udala-k Ar, 2024-09-03 07:57-n bidalia
Ostiral honetan inauguratuko da Bergarako Elikaenea
Bergarako Udala-k Al, 2024-09-02 16:35-n bidalia
Bergarako Oxirondo azoka biziberritzeko asmoz, ostiral honetan inauguratuko da Elikaenea, Oxirondo berria ‘gorpuztu’ eta bergararrei plaza’ ireki bat eskainiko dien egitasmoa.
Elikaenea Bergarako Oxirondo azoka gaurkotzeko egitasmoa da. Bertan, herritarren, ekoizleen eta postuetako dendarien beharrei erantzungo dien herri-proiektua jarriko da martxan. Espazio berri honek Oxirondoko beheko solairuaren eremu handi bat hartuko du, ohiko postu finkoen ondoan.
San Martin jaiak 2024. Kontsultatu egitaraua
Bergarako Udala-k Al, 2024-09-02 12:06-n bidalia
Irailaren itzulerarekin batera, aurten ere San Martin jaiak ospatuko dira Bergaran. Aurtengo egitaraua aurkeztu asmoz, prentsaurrekoa eskaini dute jaien antolakuntzan parte hartu duten herriko eragile ezberdinek eta Udaleko ordezkariek.
Kontsultatu hemen: san_martinak_2024.pdf
Ibargaraiko aparkaleku publikoa itxita egongo da abuztuaren 12tik 14ra garbiketa orokorra egiteko
Bergarako Udala-k Or, 2024-08-09 15:22-n bidalia
San Martin feriako odoloste txosnaren ustiaketarako deialdi berria ireki du Udalak
Bergarako Udala-k Ar, 2024-07-30 10:54-n bidalia
Bergarako Udalak San Martin feriarako prestaketa lanekin aurrera dihardu. Hori dela eta, deialdia hutsik geratu ostean, berriz ireki da epea odoloste txosna ustiatzeko deialdirako. Izena emateko azken eguna irailaren 2a izango da.
Eskaerak udaletxeko BAZ-era (herritarren arreta zerbitzura) bertaratuta edo eta erregistro elektronikoan aurkeztuta egin beharko dira. Horretarako inprimakia bete beharko da.
· Odolosteen txosnarako oinarriak eta dokumentazioa: https://bergara.eus/eu/node/19759
Abuztuan zehar TAO zerbitzua etengo du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Al, 2024-07-29 11:17-n bidalia
Abuztuan zehar, urtero bezala, Bergarako Udalak TAO zerbitzua etengo du. Horrek herrigunean aparkatzeko dauden ordu-mugak ezabatzen ditu, eta, aldi berean, zenbait egoera berri sortzen ditu, esaterako, autoen egonaldi luzeak herriguneko zenbait puntutan.
Guztiekiko begirunez jokatu asmoz, denbora luzez geldi egotea aurreikusten diren autoak hilerriko eta azokako aparkalekuetan uztera gonbidatu nahi ditu herritarrak, modu horretan abuztuan herriguneko aparkalekuak erabili asmo dituzten herritarrei herrigunean aparkatzea erraztuz.
Beroaldien Aurkako Plana aktibatu du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Al, 2024-07-29 09:46-n bidalia
Bergarako Udalak Beroaldien Aurkako Plana aktibatu du astelehen eta astearte honetarako eguraldiaren aurreikuspena dela eta. Plan horren helburua da gehiegizko tenperaturak herritarren osasunean duen eragina prebenitzea eta murriztea, urteko hilabete beroenetan, eta arreta berezia jartzea egoera ahulenean dauden kolektiboei.
Soraluzeko jaiak direla eta, Lurraldebus-ek zerbitzu berezia eskainiko du Bergaran
Bergarako Udala-k Az, 2024-07-24 10:29-n bidalia
Soraluzeko jaiak direla eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditu uztailearen 23tik 26ra.
Soraluzeko jaiak direla eta, gaueko zerbitzuak egongo dira uztailaren 24tik (asteazkena) 26ra (ostirala). Irteerak Eibarrerako noranzkoan izango dira 00:00etan eta 2:00etan Aretxabaletatik 00:10, 02:10 eta 04:10ean Arrasatetik, Bergaratik (0:30, 2:30 eta 4:30) Osintxutik (0:35, 2:35 eta 4:35), Soraluzetik (0:40, 2:40 eta 4:40) eta Eibarrera (0:50, 2:50 eta 4:50).
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 51
- 52
- 53
- 54
- 55
- 56
- 57
- 58
- 59
- …
- hurrengoa ›
- azkena »
