Indarrean dagoen araudia

Egite fasean dauden Araudiak

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, lege edo erregelamendu baten proiektu edo aurreproiektu baten prestaketan jendearen parte-hartzea errazteko, hura egin aurretik jendaurreko kontsulta bat garatuko da, jasotzeko zein iritzi duten etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuek eta erakunderik ordezkagarrienek.

Hasierako fase horri, Aurretiko Kontsulta Publikoa deitzen zaio. 

Ondoren, jaso diren ekarpenak aztertu ondoren, araudi-proposamen bat prestatuko da eta, Udalbatzak hasierako onarpena eman ostean, jendaurrean jarriko da, interesdunek alegazioak eta/edo iradokizunak egin ahal izan ditzaten.

Araudi plana

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 132. artikuluan xedatutakoaren arabera, udalek Araudi Plana egin beharra daukate, non jasoko diren zerrendatuta hurrengo urtean onartzeko edo modu garrantzitsuan aldatzeko dituen ordenantza edo/eta erregelamenduak