XEDEA:
			Bergarako Berdintasun Zerbitzuaren helburua da herriko emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzea, emakumeen ahalduntzea bultzatzea, indarkeria matxistaren kontrako estrategiak garatzea eta guztion bizitzak erdigunean jartzen den Bergara bat eraikitzeko prozesuak bideratzea. Hori guztia oinarri teoriko feminista batetik abiatuta eta mugimendu feministekin etengabeko elkarrizketan.
		HERRITARRENTZAKO ZERBITZUAK:
- Berdintasuna, genero aniztasuna eta indarkeria matxistari buruzko informazioa, orientabidea eta aholkularitza
 - Zaintza eta etxeko langileei, eta kontratatzaileei zuzendutako lege aholkularitza zerbitzua
 - Emakumeek Euskal gizarteari egindako ekarpenak ikertzeko “Goruetan Beka” (diru-laguntza)
 
PROIEKTU ESTRATEGIKOAK
- Berdintasun Kontseilua
 - Bergarako Emakumeentzako Jabekuntza Eskola
 - Harreman parekidetarako eta hezkuntza afektibo-sexualerako hezkidetza proiektua 2023-2026
 - Bergaran indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko erakundeen arteko koordinazio eta arretarako tokiko II protokoloa
 - Zaintzen krisiari erantzuteko Bergarako ekintza-plana 2023-2026
 
ARDURADUNAK ETA HARREMANAK
			ZINEGOTZIA
		
			Ainhoa Lete Zabaleta
		
			San Martin Agirre plaza, 1
		
			20570 Bergara
		
		
			ZERBITZUKO ARDURADUNA
		
			Yenifer García Calatayud
		
			San Martin Agirre plaza, 1
		
			20570 Bergara
		
		
			Tel: 943 779 100 – Bergaratik 010 (luzapena 1218)
		
			Mugikorra: 688811760 whatApp + Telegram
	
Ordutegia: 
Astelehenetik ostiralera
09:00etatik 14:00etara
09:00etatik 14:00etara
							
							