Traste zaharrak asteartetan, arratsaldeko 20.00etatik gaueko 22.00ak bitartean, zabor edukiontzien ondoan atera behar dira. Asteartea jaieguna denean hurrengo astera arte itxoin behar da.

Txakurrak lepokoarekin eta uhalarekin lotuta ibili beharko dira bide publikoetan eta pertsonak dabiltzan gainontzeko leku guztietan, eta egoerak hala behartzen duenean, aske ibili ahalko dira jabearen ondo-ondotik badoaz. Udal agintariek bozala ipintzeko agindu ahal izango dute egoerak hala eskatuta, eta baldin eta txakurrak lehendik ere inoiz haginka egin badu, edo argi erakutsi bada txakur arriskutsua dela. Debekatuta dago txakurrak lorategi eta parke publikoetara sartzea.

Debekatuta dago animaliak honako leku hauetan sartzea:

TAO guneko egoiliarren txartela eskuratzeko baldintza hauek bete behar dira:

  1. Ibilgailua TAO guneko kale batean erroldatuta egotea Trafiko Zuzendaritzan (DGT).
  2. Ibilgailuaren titularra DGTn erregistratutako helbide berdinean Bergarako udal erroldan egotea.

Eskaera orria bete behar da Udaltzaingoan eta ibilgailuaren zirkulazio baimena aurkeztu behar da.