2017ko otsailean eta martxoan, Kultura batzordeko gaur egungo kideekin 3 saio egin ziren. Helburua Kultura batzordeari zentzu berria eman eta aldaketak proposatzea izan zen.

Saio horiek otsailaren 7an, martxoaren 7an eta martxoaren 28an gauzatu ziren.

Saioetan, herritar gisa eta batzordekide gisa eragiten diguten hainbat faktorez hitz egin zen. Hau da, zer egingo dugu kultur mahaian eta nola, zentzu berri bat izan dezan eta gure ekarpentxoa herriko kulturgintzari egin diezaiogun?