Seme-alabek ikusten eta entzuten dutenak duen eraginaz hitzaldi-tailerra antolatu dute Bergarako Udalak eta Etxadik. Hitzaldia bihar, osteguna, izango da 18:00etatik 19:00etara Irizar jauregian. “Gure seme-alabek ikusi eta entzuten dutena ikasten dute?” izeneko saioaren inguruan honakoa aurreratu dute arduradunek; "Familia bakoitzean, hezteko modu propio bat dago. Estilo bat edo beste hautatzen da. Aita edo/eta ama batek bere seme-alabekin duen harremanean ikus daitezke estilo horren ezaugarriak. Hezteko modua bat edo beste izatea, faktore askoren ondorio izan daiteke: nortasuna, tenperamentua (heldu, ume edo nerabeena), testuingurua (kanpoko zirkunstantziek eraginda egoerei aurre egiteko modua…). Arauak eta mugak ezartzeko modua, afektiboki babesa emateko edo beraien behar emozionalei erantzuteko modua edota kiden artean komunikatzeko duten moduak definitu dezake familian eratu eta garatzen den harremana. Baina, Zergatik? Nola? Seme-alabek gurasook imitatzen ahal gaituzte? Interesatzen zaiena soilik edo egin eta esaten dugun guztia? Gure erreakzioek eraginik ahal dute gure seme-alabek pentsatzeko edo sentitzeko eran?".