Odol emaileen nazioarteko eguna da gaur

Gaur, ekainaren 14a, odol emaileen nazioarteko eguna da. Bergarako odol emaileen elkarteak garrantzia eman nahi dio emaileen “balio altruistari” eta herritarrei ezagutarazi nahi die horien jarduna. 

Bestalde, uda garaian jaitsi egiten da emaileen kopurua eta, bide beretik, behera egiten dute odol erreserbek. Egoera horren aurrean eskatu dute ohiko emaileek jarraikortasunez ematen jarraitzeko, eta ematen ez dutenak animatu nahi dituzte elkartasun keinua egitera. Horrez gain, belaunaldi berrietan odola emateko ohitura sustatzearen garrantzia nabarmendu dute elkartetik.

Indarkeriazko gertakariak aztertzeko tresna aurkeztu du Bizikidetza Mahaiak

Bergarako Udala osatzen duten alderdiek bizikidetzaren inguruko elkarrizketa politikoa egin dute, eta prozesua azaltzen duen kontakizun korala ere egin dute.

Gaur goizean agerraldia egin dute udalbatza osatzen duten hiru alderdietako ordezkariek, Bizikidetza Mahaia osatzen dutenek, eta egindako ibilbideak emandakoa ezagutzera eman dute. Duela bi urte jarri zuten martxan ekimena, eta hilero elkartzen aritu dira kanpoko erraztaile batek lagundutako bi orduko elkarrizketa-saioetan. 

Erorketen prebentzio tailerrak izango dira apirilaren 25 eta 27an

Erorikoak dira lesio eragile nagusiak EAEko 64 urtetik gorako adinekoetan. Arazo horren garrantzia kontuan hartuta, erorikoei aurrea hartzeko tailer batzuk antolatu dituzte Bergarako Udalak Osakidetzaren Osasun-zentroekin eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin batera erorikoen kopurua gutxitzeko asmoz. 

Adikzioen prebentziorako 2026ra arteko ekintza-plana onartu du Bergarako Udalak

Bergarako Udalak 2022-2026 urteetarako adikzioen prebentziorako V. ekintza-plana onartu du martxoko ohiko osoko bilkuran. Gizarte Zerbitzuen alorrean legealdian zehar martxan jarriko duen ekintzarik garrantzitsuenetarikoa da, menpekotasunaren esparruan, datozen urteetan garatuko diren lehentasunezko esku-hartze lerroak ezarriko baitira.
 

Bergarara etorri berritan egin beharreko prozedurak azaltzeko baliabideen gida osatu du Udalak

Urtarrilaren hasieran Bergarara etorri berri ziren pertsonei harrera egin zien Udalak. Ez zen ekitaldi isolatua izan, eta bertan azaldu zen moduan, elkarlanerako bideak zabaldu ziren, Gorka Artola alkateak azaldu duenez. Tartean, orain argitaratuko den gidarako lehen zirriborroa aurkeztu zitzaien ekitaldian parte hartu zuten pertsonei, ondoren, haien ekarpenekin osatu dena. Gida aurkezteko agerraldia egin dute alkateak eta Ongizate zinegotzi Zihortza Marzanek.

Orriak