Udalak, Arizondo Argazkizale elkartearen laguntzarekin, XXVII. Kirol Argazkien Lehiaketa antolatu du, eta berau 'Argizaiola' lehiaketarako sailkatzeko baliagarria izango da.

Euskadin bizi den edozein afizionatuk parte hartu ahal izango du. Gaia kirol ekintzen ingurukoa da, zuri-beltz zein koloretako argazkiak aurkeztu ahal izango dira eta gehienez mota bakoitzeko lau lan aurkeztu daitezke, beti ere 40x50 zentimetroko kartulinan aurkeztuta. Lanen atzealdean titulua, egilearen izen-abizenak, bizilekua, telefonoa eta posta elektronikoa jarri beharko dira.

Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 11 izango da eta interesatuek argazkiak Udaletxera bertara ekarri edo posta zertifikatuz bidali ahal izango dituzte: Bergarako Udala. Agorrosingo Kirol Gunea (Argazki Lehiaketa). Boni Laskurain 21. 20.570 Bergara.

Zortzi sari banatuko dira guztira, bi kategoriatan (zuri-beltz eta kolorea) banatuta: lehen saria, 210 euro eta trofeoa; bigarren saria, 180 euro eta trofeoa; hirugarren saria 150 euro eta trofeoa; herriko onena: 120 euro eta trofeoa. Erabakia urriaren 14an hartuko da eta aukeratutakoak Aroztegi Aretoan egongo dira ikusgai urriaren 20tik 29ra bitartean. Argazkiak itzuliko dira erakusketa itxi eta ondorengo 30 egunetan.

Arloa: