Bergarako Udalak eta SOS Arrazakeriak Zurrumurrurik Ez! izeneko jardunaldia antolatu dute datozen egunetarako. Gizarte zati batean etorkinekiko aurreiritziek egiten duten mina kontuan hartuta, gizartean funts gabe zabaltzen diren zurrumurruak ekidin nahi dituzte.

Horretarako, adituek gidatutako tailerrak egingo dituzte datozen egunetan:

Ostegun honetan, urriak 19, Bartzelonako Diputazioarekin lanean diharduen Raquel Morenok honako tailerra gidatuko du: 'Ba ote dut nik aurreiritzirik? Noizbait halakorik sinetsi dut? Eta zabaldu dut?'.

Urriaren 23an, EHUko ikerlari Xabier Aierdik 'Kulturak eta identitateak: aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurruak' tailerra landuko du.

Eta, azkenik, urriaren 26an, SOS Arrazakeriako Agustin Unzurrunzagak 'Zurrumurruen kontrako erantzunak' izeneko tailerra gauzatuko du.

Tailer guztiak Irizar jauregian egingo dira, 17:30etik 20:30era bitartean, eta parte hartzea doan da. Baldintza bakarra da Udaleko Gizarte Zerbitzuetan edo 943 779165 telefono zenbakian aurretik izena ematea.