La tombe basque lanean Euskal Herriko grafiak eta ornamentazioak bildu zituen Louis Colasek joan den mendeko 30eko hamarkadan. Euskal Herriko kultura herrikoian ugariak diren motibo grafiko nagusiak daude jasota lan horretan. Bereizgarri gisa erabili ditugun geometrien eta tipografien corpusa osatzen dute. Hilobietan, altzarietan, dekorazioetan eta abarretan azaltzen diren eguzki edo krisantemoak bildu ditugu hemen, gure oroimen kolektiboan iltzatuta ditugun ikurrak.

Euskal izarra” edo “Baskoniako izarraesaten zaiona zortzi puntadun izarra da, baina beste monumentu batzuetan bost edo sei beso edo punta dituzten “izarrak” ageri dira. Izar hori Venusen irudikapena izan liteke. Zortzi puntadun izarra euskal herrien historiaurreko garaietatik erabiltzen da. Ilgorarekin batera irudikatuta, aspaldiko babes-ikurra dela uste da —ilgorak izarra bildu eta koroatzen du edo paraleloan azaltzen da—. Ilgora Paradisuaren figurazio sinbolikoa era bada, Juan Eduardo Cirlot mitologoaren arabera. Euskaldunok ilargia gurtzen genuen, eta, seguruenik, baita zeruko izarrik distiratsuenak ere, Venus (artizarra, “argi zaharra”) kasu.

Eguzkiaren ikurra, krisantemoa: Euskal Herriko dekorazioetan oso ohikoa den eguzki-ikurra Japoniako lore inperiala ere bada. Asian, krisantemo horia ordenaren eta perfekzioaren ikurra da. Simetria erradialeko geometriak taldekatze-kontzeptuak iradokitzen dizkigu, elkartzea, mobilizatzea… norberarengandik abiatu eta hedatzen doan gizarterantz bideratzea.

Zortzi puntadun izarrak lau puntu kardinalak eta tarteko laurak adierazten ditu. Zerua zatikatzen du, Augurearentzat ulergarriak diren espazioetan. Mago horrek, Tenplu honetan, txorien hegadan irakurtzen du etorkizuna, horretan oinarrituta egiten ditu augurioak.

SEMINARIXOAn,  aretoan, esanahi berezia hartzen du; izan ere, petaloek haziak dirudite eta, etimologikoki, SEMINARIO (*) semilla edo haziari dagokion lekua baita. Jatorrian kontzilio-gune zena gaur egun desakralizatuta dago eta arte eszenikoak, musika eta abar hartzen ditu.

Isotipoak alderantzikatutako A letraren gainean jausten den haziaren keinua erakusten du (jatorrian A hizkia alderantzikatuta azaltzen zen lehenengo alfabeto semitikoetan eta horren esanahia behia edo zezena zen).

 (*) Latineko seminarius hitzetik, semillero, seminario. Lan-teknika