Bergara Euskal Autonomia Erkidegoko erdialdean dago, Gipuzkoako hego-mendebaldean, hain zuzen ere, eta Debagoieneko eskualdean. Mendiz ingururatutako Bergara, herri industriala da eta baita zerbitzu hiria ere. Bergarako erliebea edo topografia bortitz samarrak dira, malda handiekin, eta oso urriak dira zabalune lauak. Gehienetan hiri guneek eta industri eremuek bereganatu dituzte lautadok. Hiria asko hazi da azken hamarkadetan, industriaren eraginez batik bat; hedapen honetarako ibai arroak eta bailararen zabaluneak aprobetxatu dira eta honela nekazaritzarako lur onenak betiko galdu dira.