Astearte goizean argindar eta ur horniduran arazoak izan ziren Bergarako erdigunean, ur-hornidura sistemako hodi bat hautsi ondoren. Argindar hornidura goizean bertan egonkortu zen herrigune osoan. Ur-hornidura arazoak konpontzeko lanak, berriz, asteazken arratsaldera arte luzatu ziren Ibargarai kalean, 4 eta 14 zenbakien artean, behin behineko soluzio batekin bizilagun guztiei ur-hornidura bermatu ondoren.

Datozen egunetan lanek jarraitu egin beharko dute inguru honetan behin betiko soluzioa bideratzeko. Izan lezakeen eraginen berri emango die Udalak bizilagunei.

Barkatu eragozpenak.