Bergarako Udalerrian gizarte zerbitzuen arloan diharduten irabazi asmorik gabeko elkarteei zuzendua dago dirulaguntza lerro hau. Helburua da elkarteak sustatzea eta herritarren arteko elkartasuna, boluntariotza eta herritarrak antolatutako ekintzetan parte hartzera bultzatzea. Guztira 16 taldek aurkeztu zuten eskaria eta horietatik 14 taldek jaso dute laguntza. Bi taldek ez dute 2018-03-16an GAOn argitaratutako baldintza pleguan jasotako betebeharreko baldintzak betetzen.

Laguntza jaso duten elkarteak honako hauek izan dira:

GIZARTE ZERBITZUEN ARLOKO ELKARTEEI LAGUNTZAK

-ASOCIACION DE DISPLASIA FIBROSA. Displasia Fibrosa dutenen elkartearen sorrera eta beraren dibulgazioa. 1.985,1 euro.

-DUINTASUNA Jubilatu eta pentsiodunen eskubideen inguruko sentsibilizazio eta aldarrikapen jarduerak 1.385 euro.

-ADAHIGI Hiperaktibitatean dutenen arreta. 1.425,2 euro.

-BANCO DE ALIMENTOS Bazterketa soziala izateko arriskua dutenen artean janari banaketa. 1.000 euro.

-ODOL EMAILEAK Odol ateraldiak eta sentsibilizazio hitzaldiak. 1.832,4 euro.

-SOS ARRAZAKERIA Errefuxiatu eta etorkinen aldeko jarduerak. 1.887,27 euro.

-CARITAS Tailer okupazionala atzerritarrekin. 1.985,1 euro.

-SAN JOXEPE Asialdiko ekintzak jubilatuentzat. 1.832,4 euro.

-GAUTENA Autismoa duten familientzako laguntza. 1.000 euro.

-NAGUSILAN Adin Nagusien Giza boluntariotza. Akonpainamendu ezberdinak eta dinamizazioa. 741,65 euro.

-ATZEGI Adimen urritasuna dutenekin aisialdiko Txolarte programa 1.985,1 euro.

-AGIFES Buru nahasmena dutenen senitartekoei laguntza eta sentsibilizazio ekintzak. 1.577,9 euro.

-GURUTZE GORRIA Bazterkeria egoeran daudenen artean laguntza. 642,5 euro.

-ASPACE Ezgaitasunen barnean laguntza. 1.934,2 euro.

-BEHAR ZANA ELKARTEA Desgaitasunen bat dutenen integrazioa. 21,31 euro.

GUZTIRA 19.347,86 €

Egin diren ekintzak honako hauek izan dira: jardunaldiak, hitzaldiak, ikastaroak, mahai informatzaileak, orri informatzaileak, boluntario lanak Udalak antolatutako ekintzetan.

GOBERNUZ KANPOKO ELKARTEEI LAGUNTZAK

Gobernuz Kanpoko Erakundeen hainbat programa aurrera eramateko diru laguntzak dira. Programa hauen helburuak honako hauek izan behar dira:

 Garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozio-ekonomikoak hobetzea.- LANKIDETZA PROIEKTUAK

 Goian aipatutako herrialdeetako errealitatearekiko interesa sortzea, Bergaran egingo dituzten ekintzen bidez. – BERGARAN SENTSIBILIZAZIO EDOTA LANKIDETZA EKINTZAK

Aurtengo deialdian 10 proiektu aurkeztu dira, eta guztiak garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozio-ekonomikoak hobetzeko helburua izan dute.

Lankidetza proiektuak

-Ndank-Ndank (Senegal) Gazteen ahalduntzea. 2.880 euro.

-MUNDU SOLIDARIO HELBURUA (Nicaragua) Desgaitasuna duten gazteekin inklusioa. 7.345,28 euro.

-OSCAR ROMERO ( El Salvador) Haurren hezkuntza. 7.504,96 euro.

-BUBISHER (Sahara) Komunitatea indartzea. 5.908,16 euro.

-DEBA GOIENEKO GURUTZE GORRIA (Sahara) Desgaitasuna dutenen baldintzak hobetzea. 4.000 euro.

-SERSO SAN VIATOR (Honduras) Haurren arreta. 7.185,6 euro. Asocioación coop. al desarrollo Elkartasuna Chiapas Emakumeengadik hasita komunitatea indartzea 3.000 euro.

GUZTIRA 37.824 euro.

Sentsibilizazio proiektuak

-Ndank-Ndank Euskaldun eta Senegaldarren arteko kulturartekotasuna indartu. 1.433,75 euro.

-Gipuzkoako SOS Arrazakeria Etorkinenganako aurreiritziei aurre egitea. 1.550 euro.

-BUBISHER Oporrak bakean eta Janari bilketa. 1.860 euro.

GUZTIRA 4.843,75 euro.