Bihar, larunbata, Xake Produkzioak taldearen 'Lur' antzezlana Seminarixoan, 19:00etan. Sarrera: 4 euro.

Julian jostailu denda zahar baten jabea da. Bere biloba Anek 8 urte beteko ditu laster eta opari berezi bat prestatzen dihardu, berarentzat propio egindako panpina.

Anek eta Julianek bidaia zirraragarria egingo dute panpinarekin, desioak betetzen dituen izar magikoaren bila. Abentura honek, gainera, Aneren eta bere aitaren arteko harremana hobetzen lagunduko du, aitari Ane mutila dela onartzea kostatzen ari zaiolako.

Xake Produkzioak-ek familiarentzat egindako antzezlan berria da hauxe.

Arloa: