Krisi garaian gaude eta baliabideak urriak direla kontuan hartuta, Udalak uste du pertsonen sormenak asko lagun dezakeela egoerari aurre egiten. Hala, abian jarri du "Ideia Zaparrada Bergaran: nola edo zertan hobetu Bergara?" lehiaketa. Interesatuek urriaren 21a arte dute aukera ideiak eta proiektuak aurkezteko.

Irabaziko duten proiektu eta ideiekin Bergara hobetzeaz gain, lehiaketa honek Udalak bergararren premiak eta lehentasunak zeintzuk diren jakiteko ere balioko du.

Urriaren 21a arte egongo da zabalik ideiak aurkezteko aukera. Horretarako, aldez aurretik, Udalak abuztuaren 12an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du iragarkia.

Lehiaketaren zehaztasunak jakiteko Udalak interesatuen eskura jarri ditu pleguak.

Proiektuen atalean lehenengo biak gehi herriko proiekturik onena sarituko dira eta gauza bera egingo da ideien atalean ere. Sari berezi bat ere izango da.

Ideia lehiaketan parte hartzeko bideak

  • Whatsapp zenbakia: 688 696 228

Bidal iezaguzu zure ideia #zaparrada hitzarekin batera.

Arloa: