Covid19ak sortutako konfinamendu egoera honetan oso garrantzitsua da gure seme-alabek etxean biziko dituzten egun hauek ahalik eta atseginenak izatea. Bai beraien ongizate emozionalerako, baita konfinamendu egoeraren  ondoren sortuko den errealitate berriari indartsu erantzuteko ere. Beraiek ondo badaude, guztiok hobeto gaudelako.  

Hori dela eta momentu honetan beraientzako ezinbestekoak diren bi arlotan laguntza eskaintzea erabaki dugu Bergarako ludoteketatik: aisialdia eta eskolako lanak.

Familiak etxean gelditu beharra daukagu baina zuen konfinamendua atseginagoa izateko, Oxirondo, Angiozarko eta Osintxuko ludoteketako hezitzaileek etxean egiteko ekintza ugari prestatu dituzte.  

Familian jolasteko, sormena lantzeko, sukaldean aritzeko, eskulanak egiteko… ekintzak aurkituko dituzue gure youtubeko kanalean. Gozatu familian! egoera honek ere momentu aberats eta politak ekarriko dizkigu, animo!

Halako materiala eta bideoak prestatzen ditugu egunero; dagoeneko bilduma polit bat aurkitu dezakezue eta egunero sartzen ditugu berriak:  

-Eskulanak.

-Esperimentuak.

-Jolasak.

-Sukaldaritza.

-Guk geuk sortutako jolasak.

Horrez gain, zure seme-alaben etxeko lanekin zailtasunak badituzu, laguntza eskaintzen dizugu.

Hala, zuen seme-alaba Lehen Hezkuntzako ikaslea bada, laguntza eskatu dezakezu Udal webgunean jarri dugun formulario baten bitartez.

Etxeko lanak egiteko laguntza eskatzeko zein informazio gehiago eskuratzeko, sartu hemen.