Iker Lauroba musikari donostiarrak kontzertua egingo du abuztuaren 30ean, Osintxu auzoan 19:30ean.

Emanaldi honekin bukaera emango zaio Udalak eta hainbat herritarrek osatutako Kultura Mahaiak elkarlanean antolatutako udako kultura programazio emankorrari. Bi eragileak gai izan dira kolore askotariko programazio aberatsa osatzeko eta Covid19ak jarritako oztopoen aurrean arrakastaz gauzatu ahal izan dituzte aurreikusitako ekintza guztiak.

Iker Lauroba Donostiako musikari beteranoa da. 2004an Haritz anaiarekin batera Lauroba musika taldea sortu zuen. Taldearekin arrakasta handia izan zuten eta disko ugari atera zituzten. Gerora, 2015an, bakarkako ibilbideari ekin zion eta tinko dihardu zeregin horretan, nahiz eta bidean Izaro eta beste musikari ezagunen bidailagun ere izan den.

Osintxun 2019an kaleratutako 'Negua'-n oinarrituko du bere kantutegia, baina ziur bere ibilbideko beste klasiko batzuk ere interpretatuko dituela.

Arloa: