1983an sortua. Bergarako barrutian, helduak alfabetatzea eta euskalduntzea du helburu.
Zerbitzuak:
- Hasierako ikastaroak.
- Alfabetatze ikastaroak: euskal zaharrendako ikastaroak, idazten eta irakurtzen trebatzekoak.
- Azterketak prestatzeko ikastaroak (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak, IVAPeko hizkuntza-eskakizunak...).
- Etorkinei zuzendutako ikastaroak: AISA.
- Autoikaskuntza: astean behin etorri eta etxean lan egin.
- Euskalkia lantzeko ikastaroak: euskalkia aberastu, hika...
- Mintzamena lantzekoak.
- Profesionalei zuzendutakoak: dendariak, merkatariak, irakasleak, gurasoak...
- Idazmenean trebatzeko ikastaroak.
- DBHko gazteentzako hizkuntza-errefortzuak.
- Mintzapraktika egitasmoa: BERRIKETAN eta HIKALAGUNA.