Zer da?

Etxean, eguneroko zereginetarako laguntza eskaintzen du. Bi eratako laguntza izan daiteke:

  • Etxeko lanak egiteko: etxea garbitu, arropa garbitu eta lisatu, erosketak egin, otorduak prestatu, e.a.
  • Laguntza edo atentzio pertsonala: Laguntza pertsonala eskaintzen du eguneko ekintzetan: ohetik jaiki, oheratu, garbiketa pertsonala, jantzi, jan, botikak hartu, e.a.

Laguntzaren ezaugarriak

Gehienez ere egunean 3 orduko zerbitzua da, astelehenetik larunbat eguerdira arte. Ordu horiek jarraian edo tartekatuak izan daitezke.

Laguntzaren hartzaile bakoitzak bere egoera ekonomikoaren araberako ekarpen ekonomikoa egin beharko du.

OHARRAK:

  • Laguntza hau bera bakarrik edo beste batzuekin konbinatuta jaso daiteke.
  • Laguntza hau eskatzeko EZ da beharrezkoa mendekotasun balorazioa egina izatea.

Laguntza eskatu

Eskaera orria bete eta bertan adierazten den dokumentazioa atxiki behar dira laguntza eskatzeko.

Eskaera orria beteta eta dokumentazio guztia bilduta, Bergarako Udaletxeko Gizarte Zerbitzuen bulegora eraman daiteke edota ongizatea@bergara.eus helbidera emailez bidali.