Zer da?

Prestazio ekonomiko hau premia puntualei, batez ere etxebizitzako gastuei ( alokairua, hipoteka, argia, ura, gasa,.. ) aurre egiteko ematen den laguntza puntuala da.

Laguntzaren ezaugarriak

Laguntza hau puntuala da. Dirulaguntza hau jasotzeko zenbait baldintza bete behar dira:

  • Laguntza eskatzen den udalerrian erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea, eta gutxienez eskaera egin baino 6 hilabete lehenago EAEko ( Euskal Autonomia Erkidegoko) edozein herritan erroldatuta egotea.
  • Egungo elkarbizitza unitatea gutxienez eskaera egin baino urtebete lehenago eratutakoa izatea, salbuespenak salbuespen.
  • 18 urte izatea, salbuespenak salbuespen.
  • Laguntzaren helburu diren premia puntualei aurre egiteko nahikoa baliabide ez izatea