Zer da?

Jai eremuan ematen diren Arrisku-kontsumoak eta droga-kontsumoari lotutako arriskuak murrizteko egiten diren esku hartzeak dira.

Laguntzaren ezaugarriak

Jai-giroan droga kontsumitu dezakeen edozeini dago zuzenduta. Horretarako, jai gunean bertan drogen eta arriskuen inguruko hainbat informazio eskaintzen dira honako bideetatik:

  • Substantzien testa eginez: jai giroko esparruan egun kontsumitzen diren substantzien analisiak egiten dira. Horrekin, dosi zehatza, adulteratzeileen presentzia egiaztatzen da, azken batean, laginaren benetako izaera ikusten da.
  • Hainbat material informatibo banatzen da.
  • Baita  material suntsigarrien banaketa ere egiten da ( gizonezko zein emakumeentzako preserbatiboak, turutoak, kotoizko filtroak, seruma, erabilpen bakarreko alkoholimetroak).
  • Banan-banako informazioa eskaintzen da.