UDALEKU IREKIAK 2024 

Apirilaren 15ean orri honetatik bertatik eman dezakezue izena

  • Ekainaren 24tik uztailaren 19ra izango dira 10:00etatik 13:00etara (sarrera ordua malgua izango da).
  • Familiek 3 edo 4 astetarako izena emateko aukera izango dute, ekainaren 24tik uztailaren 12ra edo 19ra.
  • Behin 3 edo 4 asteko aukeraketa eginda, EZIN DA ALDAKETARIK EGIN.
  • Udaleku irekietarako herriko ikastetxeak erabiliko dira, honela antolatuko dira:
  • HH4 eta HH5 (2018 eta 2019an jaiotakoak) – Aranzadi ikastolan.
  • LH1 eta LH2 (2016 eta 2017an jaiotakoak) – Mariaren Lagundia ikastolan.
  • LH3, LH4, LH5 eta LH6 (2012, 2013, 2014 eta 2015ean jaiotako haurrak) – San Martin eskolan.
  • Angiozarren eta Osintxun ere udalekuak eskainiko dira.
 
 
 
 
 
 
 

PARTE-HARTZAILEAK

  • 2012-2019 urte bitartean jaiotako haurrak.
  • Haurrak Bergaran erroldatuta egon beharko du.
     

Antolaketa:

Udaleku irekietarako herriko 3 ikastetxeak erabiliko dira eta honela antolatuko dira:
 
  • HH4 eta HH5 (2018 eta 2019an jaiotakoak) – Aranzadi ikastolan.
  • LH1 eta LH2 (2016 eta 2017an jaiotakoak) – Mariaren Lagundia ikastolan.
  • LH3, LH4, LH5 eta LH6 (2012, 2013, 2014 eta 2015ean jaiotako haurrak) – San Martin eskolan.
  • HH2 eta HH3 maila egin duten ikasleentzat ez da udaleku irekirik antolatuko baina herriko ikastetxeek antolatuko dute hauei zuzendutako aisialdi zerbitzua, bakoitzak bere ikastetxean. Informatu zure ikastetxean.
  • Angiozarren eta Osintxun ere udalekuak eskainiko dira (2012 – 2021 urte bitartean jaiotakoei zuzenduta) baldin eta gutxieneko 12 laguneko taldea sortzen bada.
    Gutxieneko 12 laguneko talde hau aste guztietan mantendu beharko da, hau da, laugarren asterako 12 laguneko minimora iritsi ezean ez da auzoan 4. asterako udaleku irekirik eskainiko.
     

IZEN EMATEA

Izena emateko epea: apirilaren 15etik maiatzaren 5era (biak barne).
 
Izena emateko egin beharrekoa:
- Izen ematea egin web orriaren bitartez edo izena eman liburutegian edo BAZean (udaletxea).
 
 
EZ DA EPEZ KANPOKO IZEN EMATERIK ONARTUKO
Izen-ematea egiteko bideak:
 
INTERNETEZ
 
UDALETXEAN – BAZ 
  • Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 15:00 
  • Ostegunetan: 07:30-15:00 eta 16:00 - 19:00 
 
LIBURUTEGIAN
  • Astelehenetik ostiralera 8:30 – 20:30
  • Larunbatetan: 9:00 – 13:00
 

PREZIOA:

Aukeratutako aste kopuruaren eta izena eman duen seme-alaba kopuruaren araberakoa:
 

UDALEKU IREKIAK

3 ASTEKO IRAUPENA

4 ASTEKO IRAUPENA

TARIFA SOZIALA

3 ASTE

TARIFA SOZIALA

4 ASTE

Lehenengo eta bigarren seme-alaba

 

86€ bakoitza

 

109€ bakoitza

 

41€

 

52€

Hirugarren umea eta ondorengoak

Dohainik

Dohainik

Dohainik

Dohainik

 

ORDAINKETA

Izena ematerakoan kontu korronte zenbakia emango da eta udalak pasatuko du bankutik bakoitzari dagokion zenbatekoa.

TARIFA SOZIALA UDALEKU IREKIETAN:

Tarifa soziala aplikatzeko baldintzak:
 
-Elkarbizitza unitateak Bergaran erroldatuta egon behar du.
-Elkarbizitza unitateak diru kopuru hau baino gutxiago jaso behar du urtean. 
 

Bi pertsonako unitate familiarra.

 29.805,23 €

Hiru pertsonako unitate familiarra.

 35.247,67 €

Lau pertsona edo gehigoko unitate familiarra

                                                      40.689,91 €
 

TARIFA SOZIALA ESKATZEKO PROZEDURA

Udalekuetan izena emateko epe barruan (apirilaren 15etik maiatzaren 5era) tarifa soziala eskatu beharko da udaletxean bertan, B@Z zerbitzuan.
  • Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 15:00
  • Ostegunetan: 07:30-15:00 eta 16:00 - 19:00 

TARIFA SOZIALA ESKATZEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA 

  1. Unitate familiarra osatzen duten kide guztien NAN agiriak.
  2. Pertsona Fisikoen Errentaren azken ekitaldiko aitorpenaren agiria edo, bestela, egin ez izana justifikatzeko agiria (Ogasunean emango zaio agiri hau).
  3. Langabezian daudenek, Gizarte Segurantzako "lan-bizitza" agiria eta prestaziorik ez dutela jasotzen egiaztatzeko Lanbidek emandako agiria.
  4. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) edo antzeko laguntzarik jasotzen egonez gero, ez da aurkeztu beharko 2. eta 3. puntuetako dokumentazioa; baina aurkeztu egin beharko da DBE jasotzen ari izanaren egiaztagiria 

IZEN-EMATEA INTERNET BIDEZ

Formularioa osatu: 

 

HAURRAREN DATUAK:
Behar espezifikoak: zehaztu mesedez begiraleak ezagutu beharreko premiaren bat duen.
HAURRAREN OSASUN DATUAK:
Haurraren izenaren gainean dagoen 8 digitoko zenbakia
Mesedez, zehaztu haurraren osasun egoera: zeliakoa, alergikoa, medikaziorik duen...edo garrantzitsua den beste informazioren bat. Ez badago "Ez dago" jarri.
GURASO ETA/EDO LEGEZKO TUTOREAREN DATUAK:
Helbidea, Herria, k.p., Herrialdea.
KOBRAKETARAKO DATUAK
Udaleku irekien zenbatekoa kontu korronte honetatik kobratuko du udalak
Oharra: Gogoratu izen emate epe barruan eskatu behar duzula udaletxean bertan