Oinarriak

1.- Lehiaketa honetan ondoren aipatzen diren adinetako haur eta gazteek har dezakete parte:
 
  1.  taldea: 7 urtera arte
  2.  taldea: 8-9-10 urtekoak
  3.  taldea: 11-12-13-14 urtekoak
 
2.- Interesatuek marrazkian edo pinturan parte har dezakete.
 
3.- Gaiak festetakoak izan behar dute: kalejirak, barrakak, sukaldaritza lehiaketa, Erraldoi eta Buruhandiak, Bitorianatxo…
 
4.- Parte-hartzaileei bertan emango zaie behar duten materiala.
  
5.- Laminen zigilatzea goizeko 10:30etik aurrera San Martin plazan egingo da. 
 
6.- Lanak San Martin plazan soilik egin ahal izango dira eta eguerdiko 12:30ak baino lehen San Martin plazan entregatu beharko dira. 
 
7.- Antolatzaileek izendatutako epaimahaiak egingo du saridunen aukeraketa.
 
8.- Sari-banaketa egunean bertan eguerdiko 13:00etan San Martin plazan egingo da. 
 
9.- Sariak* honako hauek izango dira:
  • 1 taldea: 5 sari (10 €-ko balioa duten bonuak).
  • 2. taldea: 5 sari (20 €-ko balioa duten bonuak).
  • 3. taldea: 5 sari (30 €-ko balioa duten bonuak).
*Bonu hauek Bergarako komertzioetan gastatu ahal izango dira.
 
Epaimahaiak aurkeztutako lanen teknika eta sormena baloratuko ditu.
 
Sariak banatzeko orduan, kategoria bakoitzean dagoen partehartzaile-kopuruaren arabera, epaimahaiak aldaketak egin ahal izango ditu.
 
10.- Lehiaketa honetan parte hartzeak, zehaztutako oinarriak onartzea suposatzen du.
 
 
 
Oharra.- Antolatzaileek parte-hartzaileei amantala ekartzea gomendatzen diete.