Espediente zenbakia: 
2025LAAU0007
Deialdiaren xedea: 

Honako deialdi honen xedea da, lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez, aldi baterako egoeran KULTURA TEKNIKARI LAGUNTZAILE lanetan aritzeko Erdi Mailako Teknikaria hautatzeko prozesua arautzea.
Kultura teknikari laguntzaile, aldi baterako funtzionario izendatuko da, lanpostua sortu eta behin-betirako bete bitartekoa izango delarik.
Hautaketa-prozesua gainditu bai baina hautatua izatea lortzen ez duten izangaiek barne erabilera izango duen lan-poltsa bat osatuko dute, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta egongo dena. Lan-poltsa hori erabili ahal izango da lanpostu berdinetan edo antzekoetan enplegatu ez-finkoen beharrak betetzeko.
Halaber, Hautaketa-prozesua gainditu eta Goi mailako titulazioa dutela egiaztatu dutenekin, udaleko kultura teknikaria edo perfil bereko lanpostuak aldi baterako betetzeko, barne erabilera izango duen bigarren lanpoltsa osatuko da.

Lanpoltsa: 
bai
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
Oinarriak: 
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 
2025-06-04
Deialdiaren egoera: