Espediente zenbakia: 
2025LAAU0011
Deialdiaren xedea: 

Oinarrien xedea da, LANBIDEren Tokiko Enplegua Bultzatzeko 2025eko ALPE Programaren barruan, kontuhartziletza departamendurako administrari bat aukeratzeko prozesua arautzea.
Lanpostuaren eginkizun eta ardura nagusiak Bigarren Oinarrian zerrendatzen direnak dira.

Kontratazioaren baldintzak:
- Kontratu honen iraupena sei hilabetekoa izango da.
- Lanpostuaren dedikazioa %100ekoa izango da eta urteko lanegunak eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, lanpostuaren lan jarduna goizez izanik, aurrerago adieraziko zaien ordutegian.
- Soldata urteko 23.199,33 euro gordinekoa da.
- Kontratua 2025eko azaroaren 15 baino lehen egingo da.
Oinarri hauetan aurreikusten ez direnetan, eta behin-behineko egoerarekin bateragarri denetan, udalaren lan-hitzarmena aplikatuko zaie.

Lanpoltsa: 
ez
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
Oinarriak: 
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 
2025-10-27
Deialdiaren egoera: