Oinarrien xedea da, LANBIDEren Tokiko Enplegua Bultzatzeko 2025eko Programaren barruan, Laboratorium museoko erdi mailako teknikari bat aukeratzeko prozesua arautzea.
Lanpostuaren eginkizun eta ardura nagusiak Bigarren Oinarrian zerrendatzen direnak dira.
Kontratazioaren baldintzak:
- Kontratu honen iraupena sei hilabetekoa izango da.
- Lanpostuaren dedikazioa %100ekoa izango da eta urteko lanegunak eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, lanpostuaren lan jarduna goizez izanik, aurrerago adieraziko zaien ordutegian.
- Soldata urteko 34.495,99 euro gordinekoa da.
- Kontratua 2025eko azaroaren 15 baino lehen egingo da.
Oinarri hauetan aurreikusten ez direnetan, eta behin-behineko egoerarekin bateragarri denetan, udalaren lan-hitzarmena aplikatuko zaie.