Ordenan­tza honen xedea hileta ospakizun edo omenaldi zibilak egiteko Udalak artikulu honetako hurrengo pasarteetan  zehaztutako guneen erabilera eta baimena arau­tzea da.Horretarako Udalak Kataibiako plaza egokituko du.

Dena den, Angiozarren, Osintxun, Elosuan, Elorregin, Basalgon edo Uberan erroldatua bada hil dena, auzo horretako pilotalekuan hileta ospakizun edo omenaldi zibila egiteko baimena eskatu ahal izango da.

Ordenantza honetan ezarri gabeko toki publikoren batean burutu nahiko balitz omenaldia eskaeran zehaztu beharko litzateke eta Alkateak edo hori ordezkatutako duen zinegotziak erabakiko du baimena eman ala ez.

Deskargatu testu osoa: