Honako deialdi honen xedea da lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez MANTENIMENDUKO PEOIA kontratatzea, kontratu finkoarekin.
Lanpostuek E sailkapen-mailan Ofizioen langilegoari dagokion klasekoa da
Lanpostuen eginkizun eta ardura nagusiak Bigarren Oinarrian zerrendatzen direnak dira.
Deialdi honetako lanpostuei honako ordainsariak dagozkie:
Destino osagarria 13 mailari dagokiona eta berariazko osagarria 13,748,40 euro/urtean.
Halaber, B1B1(1. )hizkuntz eskakizuna dagokio, ez derrigorrezkoa.
Lan-kontratua lan-jardun osokoa izango da. Lan-egutegia, astelehenetik larunbatera, eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, betiere lanpostuaren izaeraren eta zerbitzuaren premien araberakoak; adibide gisara, Bergarako jaietan, San Martin jaietan, San Martzial jaietan, Erramu Zapatuan eta horrelako jaietan antolatzen den egitarauak eskatzen duen langile-premiari erantzuteko lan egin beharko du, guztiak egutegian aurreikusiko direlarik.
