Aurten ere Bergarako Udalak, gabonetan herrian jarriko diren apaingarriak egiteko tailerrak antolatu ditu haurrentzat.

Apaingarriak egiteko material berrerabilgarria erabiliko da: CDak, latak, kortxoak, plastikozko ur botila handi eta txikiak eta plastikozko edalontziak.

Herriko ikastetxeek material bilketan lagundu dute, baina tailerretara datozen umeek ere ekar dezakete etxetik berrerabilitako materiala tailerra egingo den egunean bertan.

Tailerrak azaroaren 15ean eta 22an (ostiralak) izango dira 17:00tik 19:30era seminarioko karpan.