Gure bizi kalitatea mantentzeko ezinbestekoa zaigu energia. Baina bere ekoizpenak, garraioak eta kontsumoak sortzen dizkiguten arazoak kontuan hartuta, lehentasun bat da energiaren erabilera eraginkorragoa lortzea eta kontsumoa murriztea. Ingurumenagatik eta ekonomiagatik lortu behar dugu eta horretan dihardugu lanean.

  • Kanpo argiterian berehalako neurriak hartu ditugu: gehiegizko argiak itzali ditugu, argi motak aldatzen asi gara (LED teknologiak erabiltzen hasi gara) baita detektoreak eta argiztapen intentsiatearen erregulatzaileak ezartzen hasi ere.

Argiteria sistemaren lehen aldaketa handia Angiozarren egin dugu. Hurrengo hilabeteetan Bergarako hirigune historikoko argiteria publikoaren sistema aldatu eta berritzeari ekingo diogu, energia kontsumoa jaisteko eta argiteria hobetzeko.

  • Etorkizunerako ezinbestekoa zaigun udal estrategia energetikoa definitzeko lehen urratsak ematen ari gara, udal energia mapa hain zuzen ere. Diagnostiko honetan, ualaren esku dauden zerbitzu eta instalazio ezberdinen (eraikinak, kanpo argiteria, garraio, berogailuak, e.a) egoera energetikoa jaso eta aztertuko dugu.

Horrela eraginkortasuna eta kontsumo murrizketa lortzeko ildo komenigarriak zeintzuk diren ezagutuko dugu eta horrek neurriak planifikatzea ahalbidetuko digu.