• Atzo, abenduak 19, arratsaldeko 14.45 aldean, kalean zela gizon bat hurbildu omen zitzaion adin txikiko neskatoari.
  • Neskatoaren neba oihuka hastean alde egin zuen gizonak.

Abenduaren 19an, Bergarako Matxiategi kalean, 9 eta 11 urteko bi neba-arreba kalean zirela, ustez, gizon bat hurbildu zitzaion neskatilari, eskuetatik heldu eta gurasoen izenak galdegin zizkion. Neskatoak susmoa hartu, larritu eta, mutikoari deitu zion. Azken hau oihuka hasi eta, neska-mutikoen esanetan, korrika alde egin zuen gizonak.

Bergarako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak ikerketa ireki dute gertatutakoa argitzeko. Haurrek gizonaren deskribapena eman dute baina, oraingoz, bere identitatea ez da ezagutzen.

Arloa: