Hondakin organikoa baldeetan atera ordez konposta egiten duten etxebizitzek hobari eskubidea dute zaborren tasan, zehazki %25eko hobaria.

Hori eskatu nahi dutenek eskabide orri hau bete eta Udal erregistroan sarrera eman beharko diote martxoaren 7a baino lehen. Datuak betetzeko zerga titularraren datuak jarri behar dira.

Hobaria eskuratzen duten etxebizitzek, marka bat izango duzute euren esekitokietan organikoa ezingo dutela baldeetan atera adierazten duena. Era berean, ekarpen guneko erabiltzaileek ez dute organikorako sarrerarik izango.

Edozein zalantza edo arazo izanez gero deitu honako telefonora 943 779172-943 779150 edo konpostajea@bergara.eus.