Maiatzak 17, Larunbata, 09:30etan

Maiatza loreen hilabetea omen da askoren esanetan eta aurtengoan hala izango da Bergaran ere, lehen aldiz Lore eta landare azoka egingo baita aurten. Azokarekin batera, gainera, helduentzako zein gaztetxoentzako tailerrak eta balkoirik ederrenari saria ere izango dira.

Lore eta Landare azoka maiatzen 17an, zapatua, ospatuko da Oxirondoko plazan, merkatuaren kanpoko aldean. Bertan loreak eta landareak ikusi eta erosteko aukera izango da bertaratuko diren saltzaileen eskutik. Horrez gain, haurrentzako tailerrak ere izango dira, landareekin jolasean ikasteko.

ikusi feriaren inguruan sortutako beste ekimen batzuk