HIZKUNTZA TALDEAK: BERGARA

 

 

HELBURUA

Bergaran hizkuntzak ikasten ari direnei beraien ikaskuntza prozesua errazteko tresna bat gehiago eskaintzea da. Normalean, hizkuntzak ikasten ari direnek, hizkuntza hori praktikatzeko zailtasunak izaten dituzte.

 

 

EZAUGARRIAK

Izen ematean galdetuko da zein hizkuntza eta zein ordutegi eta egun aukeratzen dituen partehartzaileak. Bilera hauek astean behin eta ordubetez izango dira.

 

Taldeak autonomoak izango dira, ez da irakaslerik egongo akatsak zuzentzeko ezta mintzapraktika bideratzeko ere.

 

Taldeen aurkezpen bilera Irizar jauregian izango da irailaren 30ean 18:30ean. Taldekideek elkar ezagutuko dute eta gero beraiek erabakiko dute non elkartu nahi duten (taberna batean, kalean…).

 

Taldeak astero arduradun bat izendatuko du, hurrengo asterako eztabaidarako gai bat hautatu eta taldekideei aurkezteko (egunkariko albiste bat, gai orokor bat…). Honela arduradun horrek gai horrekin lotutako hiztegi espezifikoa, esamoldeak… landuko ditu taldekideei aurkezpena egin ahal izateko.

 

IZEN EMATEA

Izena ematea irailaren 8tik 26ra izango da Kultur Etxean edo 943779160 telefonora deituta. Online izena emateko sakatu hemen

Inprimakia ikusteko edo bidaltzeko arazorik izanez gero, linean bete dezakezu: 
https://docs.google.com/forms/d/1VYZsJqSyKmXmO8cJES-4VXW6hmD5mYLSHgCiMGkeouk/viewform?c=0&w=1&usp=mail_form_link

Talde hauek martxan egongo dira urritik aurrera.

 

TALDEEN OSAKETA

Tadeetan sartzeko ez da mailaketa probarik egingo, hasiera batean izena ematen duen edozeinek parte hartzeko aukera izango du (hizkuntza maila edozein delarik).

Taldeak gehienez 7 lagunez eta gutxienez 4 lagunez osatuta egongo dira.