Urriaren 31tik abenduaren 30era izango da borondatezko diru-sarrera egiteko epea.

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu, Kioskoen, Ibien eta Taxien 2014ko erreziboak ordaintzeko  epea 2014ko urriaren  31tik 2014ko abenduaren 30era luzatuko dela.

Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2014ko abenduaren 30ean.

Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekook adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egin beharko da ordainketa:

·         Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30etara, edo larunbatetan, goizeko 9:00etatik 13:00etara, legezko dirua edota Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.

·         Finantza erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, baku elektronikoetan nahiz Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak eta, hala balegokio kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.

Bergara, 2014ko urriaren 27an

Alkatesa