Atariko orrian erdi aldean ageri diren hiru (lau) bloke horiek erakusten duten menua eta eta gainontzeko orrietan orriburutik zintzilikatuta dagoen menua bera da, menu nagusia. Atariko horretan ageri diren hiru (lau) bloke horiek menu nagusitik erauzitako adarrak baino ez dira, bloke bihurtuta txertatuta daudenak, "menu block" modulua erabilita.

Menu hau ez dator bat liburuen antolaketarekin, liburu bakoitzak bere antolaketa du eta eskubiko menuan erakusten da hori. Menu nagusiko sarrerak banan-bana eta zuzenean sortuta daude.

Menu nagusiko estekak itzulita erakusteko hizkuntza bakoitzeko esteka bat sortu behar da, egitura errepikatuz.