Testu arrunta

Orri batean sortutako edukia beste batean erakutsi nahi izanez gero, kopiatu eta txertatu beharrean hobe da batean bestearen edukia erakustea, mantenu lana ez bikoizteko. Horretarako nahikoa da honako kode hau erabiltzea:

[view:txertatu=node=####]

#### hori erakutsi nahi dugun edukia jasotzen duen orriaren IDa da.

Kode hori jasotzen duen eremuaren testuaren formatuak "HTML mugagabea" izan behar du.

Titulua jarri egin behar zaio orriari, nahi izanez gero berdina eta nahi izanez gero desberdina.

Hainbat eduki euskaraz eta gazteleraz jarri beharrekoak badira, batean nahiz bestean aldaketaren bat eginez gero dagokion itzulpena eguneratu beharra dago. Horretarako, itzulita dagoen edukiren batean aldaketaren bat eginez gero, edizioko ikuspegian, behe aldea, "Itzulpena" atalean orriari dagozkion itzulpenak eguneratu behar direla adierazi behar da.

Egoeraren jarraipena honako helbide honetatik egin daiteke: http://www.bergara.eus/eu/itzuli/orriak/eu

Eragiketa hau burutzeko berarizko baimena behar da.

Edozein nodo edo orriren helbidea aldatu daiteke helbide errazagoa edo esanguratsuagoa emateko. Bi aukera daude horretarako:

Nodo edo eduki orri arrunta denean, orriaren edizioko ikuspegian, behe aldean, "URL bide-izenaren ezarpenak" atalean aldatu daiteke.

Bai era horretako helbideak eta bai webguneko beste edozein ordezko helbideen gobernuko orrian aldatu daitezke.

Eskari orria gainontzeko orriak bezala itzultzen da izenburu, azalpen eta ohiko edukiei dagokionean, baina bete beharreko eremuen izenak eta azalpenak beste bide batetik itzultzen dira. Horretarako,

Bilatzaileak orriko testuaren edozein eremu eta testu zatitan bilatzen du, ez dago hitz osoak bilatu beharrik. Honela "kam" bilatuz gero, "kamara", "kamioia", "kamiseta", "barkamena" aurkituko du.

Bilatu daitekeen esaldi, hitz edo hizkiaren gutxieneko luzera 3 letrakoa da.

Bilagaia orriaren eremu guztiek osatzen dute, (batzuetan orriaren ikuspegi arruntean agerian ikusten ez diren eremuak ere egon daitezke tartean). Orri bakoitza aldatzen denean berritzen da bilagai hori, HTML etiketak erauzita.

Esteka barrukoa, webgune berekoa denean, helbide edo URL erlatiboa erabiltzen da. Gurean, domeinua eta hizkuntzaren kodea kendu behar dira, eta barrarekin (/) idatzita hasi:

<a href="/...">esteka</a>

Esaterako, http://www.bergara.eus/eu/ordenantzak baldin bada helbidea:

<a href="/ordenantzak">Ordenantzak</a>

Eta helbidea http://www.bergara.eus/node/123 baldin bada:

Hainbat arrazoi:

  • Ez dagoelako beharrik. Testua nabarmentzeko bada, bada beste hainbat aukera egoki: letraren tamaina aldatuko dugu titulu edo azpititulu maila egokia aukeratuz (h1, h2, h3 e.a.) edo letra lodia aukeratuko dugu testu baten baitan nabarmendu nahi badugu.
  • Irakurtzen zailagoa delako.
  • Gainontzeko edukiekin batera zerrendatuta ageri denean, alferrik nabarmentzen delako.
  • Informazioa ezkutatzen duelako, letra larriak erabili behar diren hitzetan (siglak, izen bereziak) bereizketa galtzen delako.

Aukera bat dokumentua bistaratu eta pantailaren irudi bat ateratzea da.

Beste aukera bat sarean lan hori egingo duen zerbitzu bat bilatzea da: hau, edo beste hau esaterako.

Eta hirugarren bat aukera hori eskaintzen duen programaren bat erabiltzea da, Gimp esaterako. PDF dokumentua Gimpekin zabaltzen saiatuz gero, berak galdetuko dizu zein orri eta zein tamainako irudia sortu nahi duzun.

Sistema bakoitzean era desberdinak daude, baina gehienetan bada teklatuan "Imp Pant" edo "Prt Scr" jartzen duen tekla bat zeregin horretarako ("Cmd+Shift-3" Mac-etan). Tekla hori sakatu eta sistemak pantailaren uneko argazki edo irudi bat sortu eta gorde egiten du, fitxategi sisteman edota arbelean.

Beste aukera bat horretarako software berezitua jartzea da. Webgune baten irudia jaso nahi bada esaterako, badira ohiko nabigatzaileetan aukera hori eskaintzen duten plugin edo tresna osagarriak.

Orriak